2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

Zorionak eta Urte Berri On Elorrio eta Urretxuko lagun guztientzat !!
Ea 2017 elkar ikusten garen!!



Axular Lizeoko lagunak❤❤

2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

CARMEN AGIRREri ELKARRIZKETA

Urte asko ditu gure Urkoren birramonak, baina bizi-bizi kontatu dizkigu bere haurtzaroko oroitzapenak, gerra garaikoak, emakume sutsua lanean.... Bere senarra oso ezaguna izan zen, JOSE M BUSCA ISUSI. Oso gustura aritu izan gara kontu kontari. Mila esker, Carmen
           IÑIGO AGIRRERI ELKARRIZKETA.
(Elorrio eskola)

Kaixo lagunok!
Bagaude berriro hemen.Baina oraingo honetan ez gatoz bakarrik. Izan ere aste honetan Iñigo Agirre Kerexeta historiagilearen bisita izan dugu eskolan. Iñigo historiagilea izateaz gain gure ikaskide baten aitita ere bada. Guk aukera hori aprobetxatu dugu gure herriari buruzko istorio dibertigarriak ezagutzeko. Izan ere historia bere ahotik irtetzen denean ipuin liluragarri bihurtzen da. Hiru gelak elkartu ginen eta ordu erdiz aritu ginen berarekin elkarrizketan. Badakigu audioa ez dela bat ere ona baina jende asko izan ginen, inork ez zuelako aukera hori galdu izan nahi. 
Elkarrizketa osotik bi tartetxo atera ditugu.
1. Bere ilobaren aurkezpena.
2. Zergatik daude hainbeste jauregi Elorrion?

Mila esker Iñigo. Betiko moduan plazer handi bat da gure artean izatea!




Etorri nahi duzun guztietan! Beti izango gaituzu zu entzuteko prest!.

2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala